lunes, 27 de diciembre de 2010

Zinema Euskaraz


Gabon hauetarako Eusko Jaurlaritzak izugarrizko oparia egin digu zinearen zaleoi.
Guztira 30 pelikula jarri dizkigu interneten eskuragarri online ikusteko, guztiak euskaraz eta genero anitzekoak.

EITBko webgunean daude eskegita,

Ander, Zorion Perfektua edo 80 Egunean bezalako lan berriak daude bertan, baina baita jadanik urte batzuk dituzten lanak, Obaba edota Juanma Bajo Ulloa gasteiztarraren Hauskor bezalakoak.

Horretaz gain haurrentzako pelikula asko daude, Maite Ruiz de Austri
arabarraren Animal Channel bezalakoak.

Pelikulak interneten daude eskuragarri, baina DVDak salmentan ere jarri dituzte, eta hauetako filme batzuk zine aretoetan berriro eraman dituzte.


Izugarrizko kanpaina handia Euskarazko Zinema indartzeko!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario