lunes, 27 de diciembre de 2010

Zinema Euskaraz


Gabon hauetarako Eusko Jaurlaritzak izugarrizko oparia egin digu zinearen zaleoi.
Guztira 30 pelikula jarri dizkigu interneten eskuragarri online ikusteko, guztiak euskaraz eta genero anitzekoak.

EITBko webgunean daude eskegita,

Ander, Zorion Perfektua edo 80 Egunean bezalako lan berriak daude bertan, baina baita jadanik urte batzuk dituzten lanak, Obaba edota Juanma Bajo Ulloa gasteiztarraren Hauskor bezalakoak.

Horretaz gain haurrentzako pelikula asko daude, Maite Ruiz de Austri
arabarraren Animal Channel bezalakoak.

Pelikulak interneten daude eskuragarri, baina DVDak salmentan ere jarri dituzte, eta hauetako filme batzuk zine aretoetan berriro eraman dituzte.


Izugarrizko kanpaina handia Euskarazko Zinema indartzeko!!

lunes, 20 de diciembre de 2010

domingo, 19 de diciembre de 2010

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Full-Fiction Irratiaren Jinglea


Hona hemen irratirako prestatu dugun Jingle-a Mc Hammer-en U Can abestia erabiliz!



Aktoreak eta euren paperik garrantzitsuenak

Askotan gertatzen zaigu, beste pelikula batean egingako paper batengatik gogoratzen dugun aktore edo aktoresa batek beste pertsonai bat haragitzen duenean arrots egiten zaigu. Hona hemen erreportaje labur bat, paper konkretu baten ondorioz betirako gogoratuak izango diren aktoreen inguruan.


viernes, 3 de diciembre de 2010

Zinemagileak Kulturaren Euskal Kontseiluaren Kide

 

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak Kulturaren Euskal Kontseiluaren Kide berriak izendatu ditu eta hauen artean zinemagintza eta ekoizpenera lotutako ezagun ugari daude, besteak beste:

  • Mikel Lejarza: ETBko programazio zuzendari ohia eta Antena 3 films-eko zuzendaria
  • Kepa Sojo: ez baduzu ezagutzen egin genion elkarrizketa entzun!
  • Alex de la Iglesia, zinema-zuzendaria. Espainiako Zinema Akademiaren zuzendaria.
  • Isabel Hergera, zinema-zuzendaria.
 Ikusi beharko dugu fikzio-gintza sustatzen duten edo ez!

Iturria: http://www.eitb.com/kultura/osoa/554887/alex-de-la-iglesia-kulturaren-euskal-kontseiluko-kide/

sábado, 27 de noviembre de 2010

Instituzionala


Gure irratian instituzioek ere lekua dute, batez ere zinemaren inguruko oharrak emateko.

Kasu honetan Eusko Jaurlaritzak Euskal Zinea kontsumitzera bultzatzen gaitu.


 

Oharra: Ez da benetako indikatiboa, asmatutakoa da, beraz ez dago inola ere Eusko Jaurlaritzari lotua.

Sariak, sari asko.



Sariak, sari asko, hori da full-fiction talde inguruan banatu direnak.

Zinebi Express laburmetrai lehiaketan Full-Fiction taldeko kideek parte hartu dugu eta gutako bi kide garaile izan dira, "Berdea" laburmetraiarekin. Baina besteek ez irabazi izanak ez du esan nahi beraien lanak txarragoak direneik, izugarriak baitira, Udazkena eta Oroitzapenez Josia . Zorionak guztioi!

Full-Fiction-eko bi kideak beraien lantaldearekin sari irabazi ondoren.


Baina ez da bakarrik Full-Fictioneko taldea garaile atera, izan ere, lagun ditugun Iñaki Lauzirika, Aitor Sainz eta Aitor Tejedor-ek ere Port Aventurako mikro laburmetrai lehiaketaren "bloggin" atala irabazi dutelako honako bideoarekin.

viernes, 19 de noviembre de 2010

Gure sintoniak

Gure erreportaje eta elkarrizketetan entzungo zenituen, baina hemen banaka aurkezten dizkizugu.

Izarrekin berbetan, gure elkarrizketak.


Zine hitza, zine aktualitatea, gure erreportajeak.

viernes, 12 de noviembre de 2010

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Mugikorrarekin bideoak egiteko gomendioak


 
Kepa Sojok bere elkarrizketan aipatzen du gazteek oso erraz daukatela bideoak egiteko, baliabideak eskura daudelako.

Eskura esan dugu? Mugikorrarekin ere laburmetraiak egin daitezke!

Honako webgunean mugikorrarekin bideoak grabatzeko gomendioak emante dira, enkuadrea, argiztapena ... denetik azaltzen da hemen. Beraz, zure amateur bideoak hobetzeko honako gomendioak jarraitu:

lunes, 1 de noviembre de 2010

Elkarrizketa Kepa Sojori





Kepa Sojo gizon orotarikoa da, EHUko irakaslea da eta
 horretaz gain zinemagile ezaguna dugu.

Elkarrizketa honen bidez Full Fiction-ek Kepa Sojori 
gerturaketa txiki bat eskaintzen dizue.

viernes, 8 de octubre de 2010

TOP 10

IKUSI BEHAR DITUZUN 10 PELIKULA




Zineari buruz gehiago jakiteko irrikitan? 

Hona hemen zure programa!

Tarte honetan, ikusi behar dituzun hamar film gomendatuko dizkizugu; genero guztietakoak, garai ezberdinetakoak eta zinea ulertzen lagunduko dizutenak.

martes, 5 de octubre de 2010

Telebista eta zinea VS. Internet



Hona hemen Full Fiction-en lehenengo erreportajea.

Internet eta ikus-entzunezko edukien deskargen inguruko 
gogoeta txiki bat aurkezten dizugu jarraian.

viernes, 1 de octubre de 2010

Argiak, kamera ...



Zinea gustatzen zaizu?

Serieak maiz ikusten dituzu?

Hona hemen aukera paregabea!



Full Fiction audioblogean zine eta serieen inguruko informazioa, txutxumutxak eta azken berriak entzuteko aukera izango duzu.


ONGI ETORRI!